XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SEASKA-ren LIZEOA

BAIONAN KOKATU BEHAR...

Denen buru, Seaska-ren lizeoa ez da aurten plantatuko Rousseau ikastegian bainan oraiko ustez Merkataritza-ganberak dituen barne batzuetan.

Holako aterabide zerbaiti buruz ari dira segurik.

Hona Seaskak berak zer dion gauza hortaz:

Seaskak antolatutako, Baiona-Angelu-Miarritze lurraldeko egoitzaren aintzinean iragan den 96 ko Uztailaren 5eko elgarretaratzearen ondotik, B.A.M lurralde hortako Lehendakariak proposatu digu, Baionako Komertzial eta Industria Ganbarak dituen gela huts batzuetan Seaskako Lizeoaren ezartzea, 2 urterentzat.

Seaskako lizeoko arduradunek proposamen honen eginkortasun teknikoa aztertu dute.

Toki hortan, lizeo baten kokatze proposamena egokienetarik ez bada ere, proiektu honen inguruko printsipiozko adostasun bat eman dugu, lizeo baten biziarentzat beharrezkoak diren antolaketa batzuren obraketa baldintzatuz: laboratorio gela, josta-pausa leku...

B.A.M lurraldea, Baionako Herria, eta merkataritza ganbera, proiektu honen diru mailako arloaren (antolaketen kostua, etxe sari,...) ikertzen ari dira.

Ondorioz, datorren irailean eta 2 urteko epe batentzat Seaskako lizeoa gela horietan kokatze proiektua, aste huntan baieztatuko da, alde batetik B.A.M. lurraldea behar diren antolaketen obratzera engaiatzen bada eta bertzaldetik diru mailako adostasun batetara heltzen badira.

B.A.M. lurraldeko lehendakariaren ganik erantzun baten zain gira, ostegun huntako, Seaskako Administrazio Kontseilua egun hortan bilduko delarik, dozier honi eman dezakeen segidaren aztertzeko.

Espero dugu, denentzat aterabide atsegingarri bat aurkitua izanen dela.

Erne gelditzen gira.

Dozier honen inguruan sustengoa ekarri duten pertsona guzier eskatzen diegu, mobilizatuak egon diten.

Gostala gosta, 80 ikasleen sartzea behar bezalako gela egokietan segurtatu behar dugu.

Seaskako Lehendakaria

Philippe GOYETCHE